by BITAR Márketing | Uzt 30, 2020 | Berriak
Eguzkitik udako “EGUZKIUDAN” argazki lehiaketa proposatu nahi dizuegu.
Atera ezazu argazki bat bakarrik, familian, lagunekin… zure opor-lekuan, mendian, Balman… taldeko jantzi batekin (kamiseta, kapela, sudadera…) eta taldearen webgune berrian eskegiko dugu.
Originalenek, dibertigarrienek, bitxiek eta abarrek sorpresa izango dute (oraindik jantzirik ez duenak edo txikia geratzen zaionak, berdin dio zein arroparekin ateratzen duen).
Animatu!!!!! Bidali abuztuaren 31ra arte
by BITAR Márketing | Uzt 14, 2020 | Berriak
Tamalez, ekaina heldu zaigu eta gure ikastaroari ezin izan diogu agurrari eman.
Gogoratu! Dantzari txikiak taldearen bihotza zaretelako datorren urtean indar berriarekin hasiko gara.
Disfrutatu eta Danitza egin!!
Itzi
by BITAR Márketing | Uzt 14, 2020 | Berriak
Ikastaro honen amaiera pixka bat arraroa eta ezberdina izan da….hala ere, oso gustura pasatu ditudala zuekin ostiral arratsalde guztiak esan nahi dizuet.
Uda on bat pasa eta “bicho”-ak uzten badigu datorren ikastaroan ikusiko dugu elkar.
Marian
by BITAR Márketing | Uzt 14, 2020 | Berriak
Aupa neska-mutilak!!!
Ikasturtea amaitu da eta, zoritxarrez ezin izan dugu dakigun moduan egin… dantzan!!
Hala ere, datorren ikasturtea gertu dago eta, ziur nago asteazkenero berriro elkar ikusiko dugula .
Eskerrik asko barre bakoitzagatik, txantxa bakoitzagatik eta, batez ere, eskerrik asko astero egiten duzuen lan eta ahaleginagatik… Onenak zarete!!
Gora gure dantzariak gora Eguzki!!!
Josune
by BITAR Márketing | Uzt 9, 2020 | Berriak
Kaixo guztioi!!!!!
Ikasturtea amaitu dugu, nahiz eta aurtengoa oso desberdina izan den, ez ditut zu guztiak ahaztu eta ostiral arratsalde asko galdu ditut zurekin.
Gauza asko dugu elkarrekin ikasteko eta gozatzeko eta ziur nago lastee izango dela.
Gozatu uda eta hurrengo kurtsoan berriro ere denekin egoteo espero dut!!!!!
Verónica