MRUDANG KALA ACADEMY :

Gujarat estatua ospe handikoa da kalitate handiko bere artistei esker, arbasoengatik kultur aberastasun handia jaso duten artistak, hain zuzen. Ezinbestekoa da artistek beren dohaina erakutsi eta ametsak gauzatzeko aukera izatea; horretarako sortu zen Ahmedabab-en Mrudang Kala Arte Akademia. Sanat Shastri eta Khusbu Patel artistek, besteak beste, Indiako lurralde honetako ohiturak erakutsi nahi zituzten eta gaztetatik aritu dira gazteen gaitasun artistikoa trebatzen eta garatzen. Talde horrek ikuskizun askotan hartu du parte, esaterako, Tradiziozko Folklorean oinarritutako koreografiak egin ditu eta Gujaraten ezagunak diren pelikuletan ere esku hartu du. Mrudang Kala-ren arrakasta bere egitarauaren dantzen koloreen ugaritasun eta aniztasunetik datorkio. Egitarauan 15 dantza baino gehiago daude eta eguneroko bizimoduaren pasarteak eta errito dantzak antzezten dituzte, hala nola, Garbo edo Hudoo. Lehena, Gujaraten tradizio handiko dantza biribila da eta bigarrenean, gizon eta emakumeak elkarrekin aritzen dira dantzan tradiziozko jantzi koloretsuak eta apaingarriak dituztela, tradiziozko musika tresnez lagundurik, Indiako tradiziozko kultura erakusteko. Dantzak bat-batekoak, askeak dira eta berezko xarma dute. Mugimendu sendo eta sutsuak beste mugimendu leun eta naturalekin nahasten dira, dantzetan erabiltzen diren jantzi distiratsu eta aberatsekin batera.

 

atzera

castellano